PINPILIPAUXEN ZIRKOA
Hasieran, bariazio zirkoan, oso gaizki tratztzen dute eta gainera asko gutxiesten dute. Pinpilipauxen zirkoan berriz, beste kide bat bezela hartzen dute eta merezi duen errespetuz tratatzen dute, lagun bezela hartuz. Bariazio zirkuan, showa erakusteko unean, aurkezleak, Will jaikoak zigortu duen izakia dela, eta ia ezin dela ezta giakia deitu dio. Oso arraro begiratzen dute eta objetu itsusi bat bezala tratatzen dute. Bariazio zirkuaren showean begiratzen dena, "jende arraroaren" itsura da. Nik bideoa ikustean, tristura handi setitu dut. Nik gogoratzen dudala, inoiz ez naiz showeko kie bezela sentitu. Nik dakidala, ez dut inoiz nire inguruko bat horrela tratatu, baina ezezagun bat agian bai. Nire ustez ez didate gaizki begiratzen, nahiz eta badakidan pertsona batzuei ez diedala ondo erortzen. Uste dut zirko horrek izen hori duela, bere partaide guztiek zailtasun bat eduki dutelako, baina azkenean gainditu, eta benetan artistak bihurtu direlako, pinpilipauxen moduan. Mendez jaunak, bere zirkoa aurkezteko, duten talentua deskribatzen dituzten hitzak erabiltzen ditu. Zirkoko jendeak beste bat bezela ikusten bu Will eta ikusleriak talentudun gizona bezala.
Niretzat errespetua, pertsona bakoitzak besteengandik merezi duen jarrera da eta errespetu falta handiena berriz, besteak diskriminatzea da.
Niretzat errespetua, pertsona bakoitzak besteengandik merezi duen jarrera da eta errespetu falta handiena berriz, besteak diskriminatzea da.
PINPILIPAUXEN ZIRKOA (besteen iritzia, talde txikitan)
Inpotentzia, gaiki sentiaraztea (barietate zirkoan pertsonak baloratzen ez direlako), bakardadea, beldurra (bi arrazoiengatik: Niri ez gertatzeko eta Will egoera hain txarrean ikusteagatik), poza (aurrera egiteko gai direlako eta pinpilipauxen zirkoan hori erakusteko aukera dutelako) eta harrituta gelditzea (pertsonen lorpenengatik), izan dira taldean hitz egitean aipatu diren sentimendu nagusiak. Taldean hitz egitean, ondorio hauek atera ditugu: Barietate zirkoan, akatsa eta urritasuna azpimarratzen dira eta agindu eta erabilketen ondorioz giro txarra dago. Pinpilipauxaren zirkoan berriz, lorpena eta ahalegina dira nagusi, eta laguntza eta parte hartzearen ondorioz, giro ona eta lasaia dago. Barietate zirkuan, gogo gutxi, gaizki sentiarazteak eta bakardadea dira hoikoenak. Pinpilipauxen zirkoan ordea, gogoz lan egiten dute, ondo sentitzen dira partaideak eta hau guztia gutxi balitz, elkarlana da nagusi. Barietate zirkuan, gaizki santiarazteko farrak, besteen defektuengandiko txunditasuna, bitxikeria eta partaideekiko nagusitasuna nahi dute ikusleek. Eta pinpilipauxen zirkuan, ikusleak partaideak mirestera doaz, eta berdinketa dago giroan.